2016-08-25

Tafallako Txistu Emanaldia

2016-08-20

Txistulariek beraien artean onartu gaituzte pieza bat gaitarekin laguntzeko...


...baita albokarekin ere



2016-08-05

Baionako pestak

2016-07-28tik 31arte

Baionako pestak bitxi hasi dira jende anitz ez baita pestan agertzen ausartu; honi "esker" jende gutti izan da lehenbiziko egunetan, pesta egiteko, gaita jotzeko eskertu duguna bainan erraldoiei jotzea inguruan ahantxu haurrik ikusi gabe frango tristea iduritu zaigu.

Igandean Oberena Dantza Taldea lagundu dugu herriko etxearen aintzinean eman duen saioan.




Egunak pasa ahala pestalariak deus ere ez zela gertatzen ohartu dira eta betiko jendetza ukan dugu hiriko karriketan edo biganxken aintzinean korrikan.


Goizetan diana pixka bat mozteko askari on batek ez du kalterik egiten


Hala ere momentu inportantena aperitifa da dudarik gabe.


Jende gutti bazela baliatu dugu trinketea bezalako xoko politak bisitatzeko:


Ez gira ideia ukan dugun bakarrak: txistulariak ere hor zeuden. Aldiz jotzen duten bitartean dantzatzeko ideia menturaz kopiatu beharko diegu:


San Ferminetako gaita-poteoa

Iruñea
2016-07-11

Arratsaldeko poteoa zenbait lagunekin eta gaita lagundurik: zer konpainia hobe eskatu daiteke?


Josetxo oporretan ginuen, Aitor beste mila saltsetan sartua... eta banda osatzeko Oskarri eskatu diogu laguntza; konpainia paregabea eman digu afal ordua arte.


Astelehena zela baliatu dugu La Dominguera jotzeko:




Nafarroako Erregei omenaldia

Leire
2016-07-03 

Oberena Dantza Taldea lagundu dugu Nafarroako Erregei egin zaien omenaldian