2008-05-04

Txantreako kalejira: hau martxa!!!!

Erran bezala Untsalaz Txaranga Jaietako Kalejiran izan da; lehenbiziko aldia izan da kalejira hau antolatzen dela baina azkena segurik ezetz, jendea bero-bero atera da Kalderetetik eta Txantreako karriketan besta hedatzera joan da.







Argazki gehiago.... mas fotos

2008-05-01

BAIGORRI 2008 - LAS FOTOS DE ALF.




















A mi lo que me gusta son los primeros planos, donde se aprecian todos los detallicos de las caras y tal. Os pongo unas foticos del otro dia. Por cierto, Txuma, Gonzalo le pega al alto y no al tenor. Habrá que pensar en conseguirle un tenor que nos vendra muy bien. Tendremos 3 altos, 2 tenores, y ahora que llega mayo, por fin, un soprano.
Nafarroaren Eguna 2008

Aurten berriz Baigorrin izan gira Nafarroaren Egunean parte hartzen. Goizetik han ginen eta behereko plazatik abiatu den kalejiran jo dugu. Elizako plazan jantza jautzi batzuk dantzatu eta pena musikariek ez zituztela kontrajantzak eman zeren eta gure arteko zonbaitek parte hartuko zuten gogotik: xilo-xilo-xilo, xilo-xilo-xilo....

Basaizearen Bixentainean fresko eta goxo bazkaldu gira eta doinu bat jorik plazarat atera gira. Han bazen dantzari ugari eta Imanoli begiak.... eramaten zizkion zonbait neska gazte ere.

Halaber Irulegiko Irratiaren arta ukan ginuen, bitxi bukatu zen pieza bat grabatu ziguten eta elkarrizketa baten parada eman ere.







Argazki gehiago....mas fotos

Untsalaz Gaiteroak Txantrean

Alfonso y Olga vosotros os lo habeis perdido: una mañana soleada con unos 2500 gigantes y la exquisita compañía de los giganteros de Zizur.

Iñakik lagundu gaitu, Zizurkoen ordezkaria ote... Publikoa eten gabe hurbiltzen zitzaigun ea larunbatean, kaldereteen kalejiran benetan arituko ginen: lasai, erran diegu, baietz! Untsalaz Txarangak Txantreako bazterrak astinduko ditu heldu den larunbatan arratsaldeko 6:30etatik landa.