2016-08-25

Tafallako Txistu Emanaldia

2016-08-20

Txistulariek beraien artean onartu gaituzte pieza bat gaitarekin laguntzeko...


...baita albokarekin ere



2016-08-05

Baionako pestak

2016-07-28tik 31arte

Baionako pestak bitxi hasi dira jende anitz ez baita pestan agertzen ausartu; honi "esker" jende gutti izan da lehenbiziko egunetan, pesta egiteko, gaita jotzeko eskertu duguna bainan erraldoiei jotzea inguruan ahantxu haurrik ikusi gabe frango tristea iduritu zaigu.

Igandean Oberena Dantza Taldea lagundu dugu herriko etxearen aintzinean eman duen saioan.




Egunak pasa ahala pestalariak deus ere ez zela gertatzen ohartu dira eta betiko jendetza ukan dugu hiriko karriketan edo biganxken aintzinean korrikan.


Goizetan diana pixka bat mozteko askari on batek ez du kalterik egiten


Hala ere momentu inportantena aperitifa da dudarik gabe.


Jende gutti bazela baliatu dugu trinketea bezalako xoko politak bisitatzeko:


Ez gira ideia ukan dugun bakarrak: txistulariak ere hor zeuden. Aldiz jotzen duten bitartean dantzatzeko ideia menturaz kopiatu beharko diegu:


San Ferminetako gaita-poteoa

Iruñea
2016-07-11

Arratsaldeko poteoa zenbait lagunekin eta gaita lagundurik: zer konpainia hobe eskatu daiteke?


Josetxo oporretan ginuen, Aitor beste mila saltsetan sartua... eta banda osatzeko Oskarri eskatu diogu laguntza; konpainia paregabea eman digu afal ordua arte.


Astelehena zela baliatu dugu La Dominguera jotzeko:




Nafarroako Erregei omenaldia

Leire
2016-07-03 

Oberena Dantza Taldea lagundu dugu Nafarroako Erregei egin zaien omenaldian







2016-06-19

Donibaneko erraldoiak laguntzen

Donibane auzoa
2016-06-19

Aste hotz eta euritsuaren ondoren lehenbiziko goiz ona baliatu dugu Donibaneko pestetan dianak jotzeko eta auzoko erraldoiak laguntzeko. Gurekin batean Haizaldiko gaita eskola ari izan da Josu haien maixuaren zuzendaritzapean.










Iparfolk Berriozarren

Berriozar
2016-06-11

Enekoren beste alde bat entzueko parada ukan dugu Berriozarko igerilekuan. Arratsalde fresko xamarra bañatzeko bainan aldiz Iparfolk taldeak bazterrak segidan berotu ditu. Pena jendeak Osasuna eta Iparfolken artean hautatu behar izan duela; hor geundenek baginuen aski argi!





Iturramako Dantza Taldeen Topaketa

Iturramako pestak
2016-05-27

Basakaitz eta Oberena dantza taldeak lagundu ditugu Lizarra, Monteagudo eta Kortesko dantzak ematen:







2016-06-13

San Ferminen zain Jira eta Bira diska berria

2016ko maiatza

Haizaldiko beste zenbait gaita bandekin batera "San Ferminen zain Jira eta Bira" izena izanen duen diska berria prestatzen ari gira.


2016-05-04

Txantreako pestak

2016-04-30

Txantreako gaiteroek gomitaturik pestetako larunbata elkarrekin pasatu dugu, zaparradak eta haizaldiak saihesten. Kalderetea prest zen bainan betiko Alemanetan ez gira ausartu baizik eta txoznen arkupen babesean jarri.




Hemengo gaiteroez gain Baionako Dumoulindarren hiru belaunaldiak entzuteko parada izan dugu. Gaztelako dultzaineroak ere ukan ditugu lagun.



:



2016-01-06

Atarrabiako Txistularien Alardea

Atarrabia 2015-10-11


Ismael Yagueren zuzendaritzapean Atarrabiako Txistularien Alardean parte hartu dugu: Aitor txistulari bezala (nahiko trebea izan da gure Aitor batez ere Ismarekin leihan) eta Eneko eta Peio gaitan (bideoan ez dira ikusten bainan primeran aditzen dira).




Aurreko hiru piezen interpretazioan nork jotzen zuen argi ez bada gelditu, argazkiak ere baditugu.



2016-01-05

Gaita Eguna

Ezpeleta 2015-10-10

Hasiera batean eta aintzineko urtetan bezala Iparraldeko Gaiteroek beren Gaita Eguna Untsalaz Txarangarekin haiekin ospatzera gomitatu gintuzten: ordukotz txaranga lo moduan jarri zen eta honengatik gaita modu tradizionalean jotzera joan gira.



Arratsaldean elizara eraman gaituzte bezperak ote ziren  eta apaiza etorri ez zela baliaturik meza kontzertua bihurtu dugu.


2016-01-02

Baionako pestak

Baiona 2015 07-30etik 08-2ra

Goizeroko lana erraldoiak laguntzea dugu







Noiz behinka gelditzen gira indarrak arraberritzeko eta Baionako Dultzaineroekin hurrup eta klik egiteko:


Igandeko diana jo ondoren Iruñeko alkatearekin hamarretakoa jateko plazerra ukan dugu gure aspaldiko lagunen Zahakin elkartean:


Eta arratsaldean Iruñera itzuli aintzin, Gaztelu Zaharraren harresien behean ospatzen den Karrikaldian Larrain Dantza jo dugu:




Baionako pestak


Baiona 2014-07-24etik 27ra
 
Leon Erregearen gorteko erraldoiak laguntzen ditugu egun guziz aperitifa ordua izan artio.
 



Irurtzungo Dantza Taldeak 25 urte

Irurtzun 2014-11-22

Dantza Taldearen 25. urteurruna haiekin ospatzera gomitatu gaituzte.





Bide batez Eneko gaitan estreinatu zaigu Untsalaz Gaiteroekin; beste egun batez agian atabalan ikusiko dugu....