2020-12-29

Martiket auzoan Eguberri kalejira

Uharte

2020-12-27

Konfinamendua bitartean etxetik jo dugu eta bakoitza bere aldetik. Aldi huntan eta aspaldiko partez, etxetik abiaturik kanpoan jo dugu azkenenik eta Martiket auzokideek zuzenean entzuteko parada ukan dute.

Auzo ttipia da bainan gure musika estimatzen duena.

Eguberri kanta batzuk jo ditugu, zinezko Eguberriko tenperatura lagun edo behar bada "etsai" errateko modukoa!


Azken kalejira eta etxera hamarretakoa dastatzera.



2020-12-24

Eguberri eta urteberri on!

 2020eko eguberriak, etxean osapatzeko modukoak




Garai huntan bideoak etxean grabatzen baitira, horra Olentzerorekin aurten egin dugun kalejira birtuala.

EGUBERRI eta URTEBERRI ON!

2020-05-01

Konfinamendua Albokan

Eneko x4
2020-04

Talde huntan baditugu 2 gaitero, 2 atabalari, 2 txirulari, 4 albokari eta omen klarinete jole bat (froga grafikorik ez dugu oraino...): konfinamenduak ugaldu gaitu!



2020-04-19

Konfinamenduan auzoekin

Uharte
2020-03-19

Peiok aperitifa antolatu du auzoekin, konfinamendua nolabait ezabatzeko, nahiz eta hainbeste egun etxean pasatu, pesta itxura pixkat eman nahian.


Konfinamendua Txistuan

Eneko x2
2020-03

Hain beste egun bakarrik egon ondoren, Enekok klonatzea erabaki du. Hola bederen badu bigarren botza egiten dion norbait.