2023-07-30

Baionako pestak

Baiona

2023ko uztailaren 27a eta 28a 

Baionako pesten egitaraua pixka bat aldatu dugu aurten: dianak jotzen genituen bitartean katedraleko kalostrapetik pasatu gira eta, otoitzik ere bota gabe, argazki ederra atera dugu.



Diana bukatu ondoren Leon Erregearen kortea diren erraldoiak lagundu ditugu.





Gure arrakasta hain haundia izan da nun eta hara! prentsan ere agertu gira:



Erraldoiekin bukatu ondoren aperitifa dagokigu eta, egia erran, hainbeste jo eta, zonbait traguk ez dute kalterik egiten.


Berez argazki hau Mediabaskeko argazkilariak utzi digu eta Berrian agertu da (ez dakigu argazkilaria ostatuan zen bitartean kazetaria Karrikaldian zegoen... prentsak dituen gauza bitxiak): Berrian artikulua

Katedralarekin ideia finkoa dugula usteko duzue bainan bere sarrerako arkupean jotzea mementu berezia da, duen soinuaregatik eta pestazaleengandik pixka bat urruntzeko... ez sobera luzaz.


Zahakin elkartean bazkari ona eskaini digute, konpainia hobearekin eta, sorbete txanda jo eta edan ondoren, Baionako pestei agurra eman behar izan diegu.



Gaita-poteoa

 San Fermin

2023ko uztailaren 7a


Aurtengo San Ferminetan ez zen gaita-poteoa faltako. Zaldiko Maldikon jende gaitza bildu da eta dantzan jarri ditugu.


Aritzen laguntza gozatzeaz gain bigarren belaunaldia ere prestatzen ari dela erakutsi digu.



2023-02-01

Martiket auzoan Eguberrikari

 Uharte-Martiket

2022-12-31

Aurten ez zen faltako: Eguberrietan Peioren auzoan emaiten dugun itzulia errepikatu dugu; gaur ere Josetxo lagundu gaitu. Plazer haundia hartu dugu kaleko musika entzuten ez duen auzoa girotuz eta hamarretako ederrarekin borobilduz.






Paz de Zigandan Olentzero

 Paz de Ziganda Ikastola

Atarrabia

2022-12-22


Ikastolan aspalditik ikusten ez ginuen Olentzero hemengo aldi ibili da azkenean eta guk gogotik lagundu dugu ikasle eta familia guziekilan; aurten eta halaber aspaldiko partez Josetxo izan dugu lagun atabalean.