2026-01-31

Olentzero Muthiko Alaiak

Iruñea

Igeriketa Kluba

2025ko abenduaren 23a


Muthiko Alaiak dantza taldeak berriz deitu gaitu Olentzero Igeriketa Klubera laguntzeko. Hor bazituen dantzarien seme alaba-ttipiak zain. Zenbait dantza eskatu dizkiote Olentzerori eta guk eguberri kantak.


Aurten musikari guttiago ukan dugu gure laguntzeko eta Peio egon da bere tronpeta goxoarekin gure errepertorioa interpretatzen.



2025-12-31

Olentzero Paz de Ziganda Ikastolan

 Atarrabia

2025eko abenduaren 19a


Aurten berriz ere Paz de Ziganda Ikastolako familiak eta bisitatu dituen Olentzero Atarrabian gaindi lagundu dugu.





Lehenbiziko Erraldoien Eguna

 Pasai Antxo

2025eko abenduaren 13a

Lezoko eta Irurako Erraldoien Konpartsek Pasai Antxora gomitatu gaiztuzte herri hunen lehenbiziko Erraldoien Egunera.


Herriaren erdigunetik itzuli bat egin dugu eta zenbait balts jo.




2025-10-21

Nafarroa Oinez

 Atarrabia

2025eko urriaren 19a

Ikastolen eta euskaren pesta erraldoiak musikalari ezberdinak elkartu ditu: hasierako ekitaldian Peiok Paz de Ziganda Ikastolako Igor ikasle ohia eta aurtengo Oinez kantuaren sortzailearekin jotzeko parada ukan du. Lehenbiziko doinua bakearen aldeko erreserkia izan da: Bake mina, hortarako Ikastolako abesbatzak gaiteroekin batera Ane Etxegoien botza lagundu du.

Ekitaldiaren bukaeran Igorren kantua kantariekin eta beste ikasle ohia den Julen eta bere adixkide metal joleekin batean interpretatu dugu momentu hunkigarrian.

Halaber Uharteko eta Atarrabiakoekin erraldoiek Ikastolakoekin batera parte hartu dute eta hortarako Ikastolako gaiteroa Ibai eta atabalaria Xabi izan dira Peiorekin batera musika emaleak.

 

Azkenik gaitero helduen txanda heldu da Enekorekin baita 2016etik gurekin jotzen ez zuen Jon atabalariarekin ere. Inguruko lagunen solasaldi fina eta iragarkiak barkatuko dizkiguzu otoi, bideoa gurea ez baita.

2025-10-11

San Migel pestak

 Irura

2025 urriaren 3a

Pasaiako Erraldoien Konpartsa Irurako San Migel pestetan laguntzeko plazera ukan dugu eta plazer bikoitza izan da Aritz gurekin izan baitugu, aspaldiko partez.



Heldu bezain laster eta kalejira hasi gabe ere lehenbiziko baltsa jo behar izan dugu herriko plazan.


Gero herriko karriketan ibili gira beste zenbait konpartsekin batean.


Beste plaza batean beste balts bat, nola ez!









2025-09-22

Bronce Solidarioa

 Iruñea

2025eko irailaren 20a

Barañaingo erraldoiak lagundu ditugu Bronce Peñak urtean behin antolatzen duen Bronce Solidario egunean, Egun hortarako Barañaingo konpartsaren lehendakaria den Ivan erraldoi petik kendu dugu eta atabalean lagundu gaitu gustu haundiz.


Konpartsa hunekin ibiltzea plazer bat da eta gainera beraiek egin digute erreportaia: muntai ederra zinez.



2025-09-21

Karlos III.-ren koroatzea

 Iruñea

2025eko irailaren 7a

Karlos III. duela 600 urte zendu zela oroitzeko bere koroatzea antzeztu dugu Muthiko Alaiak Peñak antolaturik. Kondestable Jauregitik katedrala artio lagundu dugu eta hor berriz koroatu ondoren Udaletxera itzuli gira. Nahiz eta erabakia hartzeko zorian izan giren, ertaroko jantziak ez dira gure arropa berria izanen atsalde honen izerdialdiarekin aski ukan baitugu. Raul izan dugu lagun XIII. mendeko musika taldea osatzerakoan. 


Herensugeak gibela berotu digu egun "freskoa" ginuela baliatuz.



Flickr-eko komunitatekoa den Malko Vich-ek bere argazki paregabeak helarazi dizkigu eta eskerrak eman behar dizkiogu.





2025-08-24

Baionako bestak

 Uztailaren 10 eta 11a

Aurtengo Baionako bestak bereziak izan dira taldearen partaideen aldetik, egunen  arabera aldatzen joan direlakotz.

Bi egunetan Mikel ukan dugu atabalari hasteko, iaz bestak bereziki gozatu zituela baliaturik eta lehenbizikoan Joseba izan da bigarren gaiteroa.

Autoritatea laguntzea ez zaio inporta eta eguna ederki gozatu du ezagutzen ez zituen bestak deskubrituz.




Bigarren egunean Peiok Joseba ordeztu du eta diana jo ondoren erraldoiekin elkaru gira.


Eta gero betiko plana: kalejirak...


eta kalejirak.






Aurten ez dugu aperitifaren argazkarik bainan behar den bezala egin dugula segurtatzen dugu. Tradizioa bilakatu den agurtzeko argazkia egin dugu aldiz.




San Fermin

Iruñea

2025eko uztailaren 13a

Aurten berriz ere Toko-toko erraldoia laguntzea egokitu zaigu Raulen konpainia paregabearekin.


Erraldoiek kalejirak eskatzen dituzte eta tarteka abiadura erraldoiarekin halaber.

Goiza freskoa zegoen bitartean Misericordia-ko agureei balts galanta eskeini diegu Konparsarekin batean.

Goiza aintzina zoan heinean hiri zaharretik pasatu gira betiko jendetzarekin eta gero eta bero gehiagorekin baina sekulako plazerarekin.