2019-08-05

Leitza

2019-08-03
Programen banaketa

Ondoko larunbatean hasiko diren jaien programak banatzen ibili dira Leitzako gazteak etxez etxe eta herriko esku soinulari diren Tomax eta Jexuxekin batean ari izan gira Josetxo aspaldiko partez gurekin elkartuz.



Enekok badaki dantzan, gaita jotzen baita biak batera ere! Gainera holako dantzari talde batekin merezi du indartxo bat egitea.


Eta dantzari horiek herriko karrikara itzultzen direnean, ematen duten kalejira paregabekoa izaten ohi da.




2019-07-31

Baiona

2019-07-27 eta 28a
Baionako pestak

Aurtengo pestendako Anderrek lagundu gaitu, aspaldiko partez: 2008an egon zen gurekin azken aldikotz.


Lehenbiziko eguna, larunbatarekin, euripean pasatu dugu eta argazki edota bideo gutti egiteko parada ukan dugu egia erran.

Igandea arras kontrakoa gertatu zaigu eta goiz paregabea ukan dugu diana jotzeko eta Españako Karrikan askaltzeko.


Karrikan egoiteko leku goxoa izan da nahiz eta ostatuko prezioek hortikan eskapatzeko gogoa emaiten zuten: kafea aantxu kubataren prezioan!


Ondoren ziganteekin hasi gira pestetan karrikako giroan parte hartzen duten talde guzien desfilean. Eramaile bat ukan dugu erreportari bainan irudia poxi bat nahasi zaio.


Aperitifa egin ondoren Kalostrapen bazkaldu dugu. Bazkaltiarrak kanta arazten saiatu gira bainan nekez!


Arratsaldeko saioa Baiona Haundian egin dugu zonbait kantariekin, hasteko eta terraza batean kontzertu moduan gero.



Gure beste agerraldien argazki eta bideo guztiak Flickr-en ikus ditzakezu

2019-06-30

Iruñea-Donibane

2019-06-23
Donibane auzoko pestak

Donibane auzoko erraldoiak lagundu ditugu auzoan zehar.


Plaza baten batean baltsea dantza arazi diegu guk bederen harrapatu ahal izan dugun itzalpetik joz.




Gure argazki eta bideo guziak Flickr-en ikus ditzakezu

Gasteiz

2018-10-06
Dantzari Eguna



Oberena Dantza taldea Gasteizen lagundu dugu Kortesko dantzak jotzen.




Gasteizko argazki eta bideo guziak Flickr-en ikus ditzakezu