2019-07-31

Baiona

2019-07-27 eta 28a
Baionako pestak

Aurtengo pestendako Anderrek lagundu gaitu, aspaldiko partez: 2008an egon zen gurekin azken aldikotz.


Lehenbiziko eguna, larunbatarekin, euripean pasatu dugu eta argazki edota bideo gutti egiteko parada ukan dugu egia erran.

Igandea arras kontrakoa gertatu zaigu eta goiz paregabea ukan dugu diana jotzeko eta Españako Karrikan askaltzeko.


Karrikan egoiteko leku goxoa izan da nahiz eta ostatuko prezioek hortikan eskapatzeko gogoa emaiten zuten: kafea aantxu kubataren prezioan!


Ondoren ziganteekin hasi gira pestetan karrikako giroan parte hartzen duten talde guzien desfilean. Eramaile bat ukan dugu erreportari bainan irudia poxi bat nahasi zaio.


Aperitifa egin ondoren Kalostrapen bazkaldu dugu. Bazkaltiarrak kanta arazten saiatu gira bainan nekez!


Arratsaldeko saioa Baiona Haundian egin dugu zonbait kantariekin, hasteko eta terraza batean kontzertu moduan gero.



Gure beste agerraldien argazki eta bideo guztiak Flickr-en ikus ditzakezu

No hay comentarios: