2016-01-06

Atarrabiako Txistularien Alardea

Atarrabia 2015-10-11


Ismael Yagueren zuzendaritzapean Atarrabiako Txistularien Alardean parte hartu dugu: Aitor txistulari bezala (nahiko trebea izan da gure Aitor batez ere Ismarekin leihan) eta Eneko eta Peio gaitan (bideoan ez dira ikusten bainan primeran aditzen dira).




Aurreko hiru piezen interpretazioan nork jotzen zuen argi ez bada gelditu, argazkiak ere baditugu.



2016-01-05

Gaita Eguna

Ezpeleta 2015-10-10

Hasiera batean eta aintzineko urtetan bezala Iparraldeko Gaiteroek beren Gaita Eguna Untsalaz Txarangarekin haiekin ospatzera gomitatu gintuzten: ordukotz txaranga lo moduan jarri zen eta honengatik gaita modu tradizionalean jotzera joan gira.



Arratsaldean elizara eraman gaituzte bezperak ote ziren  eta apaiza etorri ez zela baliaturik meza kontzertua bihurtu dugu.


2016-01-02

Baionako pestak

Baiona 2015 07-30etik 08-2ra

Goizeroko lana erraldoiak laguntzea dugu







Noiz behinka gelditzen gira indarrak arraberritzeko eta Baionako Dultzaineroekin hurrup eta klik egiteko:


Igandeko diana jo ondoren Iruñeko alkatearekin hamarretakoa jateko plazerra ukan dugu gure aspaldiko lagunen Zahakin elkartean:


Eta arratsaldean Iruñera itzuli aintzin, Gaztelu Zaharraren harresien behean ospatzen den Karrikaldian Larrain Dantza jo dugu:




Baionako pestak


Baiona 2014-07-24etik 27ra
 
Leon Erregearen gorteko erraldoiak laguntzen ditugu egun guziz aperitifa ordua izan artio.
 



Irurtzungo Dantza Taldeak 25 urte

Irurtzun 2014-11-22

Dantza Taldearen 25. urteurruna haiekin ospatzera gomitatu gaituzte.





Bide batez Eneko gaitan estreinatu zaigu Untsalaz Gaiteroekin; beste egun batez agian atabalan ikusiko dugu....