2018-05-29

Deba

2018ko maiatzaren 20a
Debatarren Eguna




Usurbilgo erraldoiak Debatarren egunean lagundu ditugu. Debako herriak gaitarekin eta erraldoiekin harreman istorikoa du eta harrera paregabea egin digu. Enekok aurreko astea Debako hondartzan pasatu zuen, horregatik du ilea hain argi. Mikel gurekin hasi da jotzen eta publikotik zenbait lagun hurbildu zaizkio hain gaztea izanik hain ongi jotzeagatik zoriontzera.




Erraldoi eramalei gure grabatzeko eskatu diegu baina, nahi gabe, beren lagun handiak filmatu dituzte, nola ez! Nola nahi ere aski ongi aditzen zaigu.





Baionako argazki eta bideo guziak Flickr-en ikus ditzakezu

Usurbil

2018ko otsailaren 10a
Ihauteriak

Herriko erraldoiak lagundu ditugu karriketan zehar eta hortarako atabalari berriari ongi etorria eman diogu Untsalaz Gaiteroen taldera: Mikel gurekin aritu zen Paz de Ziganda Ikastolako Olentzeroan eta geroztik gurekin ari da.




Noaua-ko Aritz ukan dugu argazkilaria eta hari esker ditugu hemengo argazkiak eta bideoak. Ondoko aragzkian klik eginez geroz Usurbilgo argazki guziak ikusten ahalko dituzu:


Usurbil 2018-02-10

Gure beste agerraldien argazkiak eta bideoak Flickr-en ikus ditzakezu