2021-11-20

Izadiren aldeko manifestaldia

Burlata

2021-11-13

Izadik 3 urte beteko ditu urtarrilan eta preso dituen gurasoengandik bereiziko dute. Egoera jasanezin hau gerta ez dadin manifestaldi haundi bat egin da Burlatan eta guk gure laguntza xumea ekarri dugu Donibaneko erraldoiak lagunduz.




Aspaldiko partez Josetxo atabalean lagun izan dugu.


Argazkiak Diario de Noticiasen berritik hartu ditugu.

2021-11-04

Kontzertua organoarekin

Lizarrako San Migel elizan

2021-10-12


Iadanik iaz eta leku berean eman behar ginuen kontzertua atzeratu zen eta, azkenean, aurten interpretatzeko parada ukan dugu. Hortarako Iosu Larunbe organo jolearen laguntza izan dugu eta Nafarroako Organoko Musika Zikloak Lizarrako San Migel elizan jotzera gomitatu gaitu; guretzat ohore bat izan da holako jardunaldi batean parte hartzea.

Binario ikus-entzun entrepresak kontzertua grabatu eta aldarean muntatu zuen pantailan proiektatu du, publikoari musikarien ikuskizun paregabea emanez, benetazko erreportaia sortuz. Zikloa babesten duen Nafarroako Gobernuari baita Binario-ri ere eskertu behar diegu delako bideoak guri eskaintzea.


Aurreko sarreran azaltzen ginuen bezala eta kontzertua atsegina egiteko, organoak, bakarrik jotzeaz gain, txistua, gaita bakarra edota bi gaitak lagundu ditu, errepertorio barrokoa eta garaikidea nahastuz.


Trumpet Voluntary (organoa eta gaita bat)

Jeremiah Clarke (1674-1707)



Kontzertua ren (organoa eta bi gaita)

Jean Baptiste Loeillet (1688-1720)



Margaritae reginae navarrensis (organoa eta gaita bat)

Elena Fraile (1966)
 




Euskal suitea - Gavota (organoa eta txistua)

Tomas Garbizu (1901-1989)



Errege su artifizialendako musika (organoa eta bi gaita)

Georg Friedrich Händel (1685-1759)


Kontzertu hau prestatzeko ezinbestekoa izan den Jean Pierre Dumoulin-i eskerrak eman nahi dizkiogu.


2021-10-01

Heldu den Kontzertua Lizarran

 2021-10-12

Lizarrako San migel elizan KONTZERTUA joko dugu Iosu Larumbe organo jolearekin


Kontzertu hau Nafarroako 37. Organoko Musika Zikloan sartzen da. Publizitatea prestatzean "Untsalaz" "Untzalak" bilakatu dela ematen du: esne-industriako entrepresa batentzat ez gaituzten bitartean...tira.


Kontzertua atsegina egiteko, organoak, bakarrik jotzeaz gain, txistua, gaita bakarra edota bi gaitak lagunduko ditu, errepertorio barrokoa eta garaikidea nahastuz:



Gazteen ezteiak


 2021-08-28

Eneko eta Peioren semea egun berean ezkondu dira

Eneko eta Irantzuri "opari" hau egin diegu Mikel eta aspalditik gurekin jotzen ez zuen Txumarekin; bide batez Txuma gurekin jotzea plazer haundi bat izan da.





Eiande eta Agari aurreskua eta ddantza luzearen undarra dantzatu diete Peiok txirulan lagundurik. Honen aintzinetik Gatzelugatxe doinua gaitan entzuteko parada ukan dute.



2021-04-19

Manolo Lizoain, Enekoren aitona

 


Eneko ez da edozein familian sortu: bere aitona Manolo Lizoain Iruñeak izan dituen belaunaldi historiko haren azken partaideetako bat izan da.


Argazki hauetan bere hirukotearen erdian Jesus (lehenbiziko gaita) eta Mari Mondejar Tocamari-rekin (atabala)  jotzen ikusten da.





2021-01-11

Eguberri kalejira Berriogoitin

Berriogoti

2021-01-02


Aurreko egunean bezala, Enekoren herrian hotzarekin ausartu gira berriz ere, Ezkaba Mendian ikusten den elurra lekuko:


Kalejira batekin hasi gara hotza erien muturretatik kenduko genuela esperoan bainan alferrik!


Herrian zenbait eguberri kanta jo ditugu; "Hator hator" leiho batetik grabatu digute:


Martiketen bezala, hotza kentzeko erremedioa hamarretako bero on bat izan da.