2026-08-13

Irurtzunen Pasaiko Erraldoien Konpartsarekin

 Irurtzun

2026ko uztailaren 19a

Herriko pestak

Pasaiko erraldoiak lagundu ditugu Markelen eskutik, erraldoi eramalea eta Konpartsaren kide indartsua bainan gurekin atabalean ibili da bere beste artista aldea erakusten.


Erraldoien betiko egitaraua izan da: kalejirak...



... eta baltsak; geunden konpartsa bakoitzari herriaren leku berezia egokitu zaio Sakanako mendiez inguraturik.




2026-08-11

Baionako pestak

 2026ko utzailaren 17a eta 18a


Beste urte guziz bezala, heldu eta berehala, zubiaren gaineko argazkia hartu dugu. Aurten pena joaitekoa faltako zaigula.


Eta hortikan dianarekin hasi gira karrikak tenore huntan hutsik zirela baliaturik, mementuz lasai lasai. Aurten gainerat Mathieuk lagundu gaitu eta erreportai ederra egin digu.




Noizbehinka piezaren bat jotzen dugu nunbait geldirik.






Diana bukatzean indarrak hartu behar dira eta kafea edo xokoleta kruasanekin lagundurik derrigorrezkoa zaigu erraldoiekin hasi aintzin.


Urte luze bat pasatu ondoren gure erraldoi maitia agurtu dugu eta elkarrekin kalejirekin hasi gira.




Erraldoiekin bukatu ondoren aperitifarekin segitu dugu. Barrikak zituen ostatu bat baliatu dugu Debako Martxa jotzeko.


Bainan zerbait ederra bada Baionako aperitifan, jendea kantuz ari den bitartean laguntzea da; aurten gainerat aspalditik jotzen eta kantatzen ikusten ez genituen Ramuntxo, Philippe eta Yves atxeman ditugu Lous Tilholes elkartean, nola ez, hortik pestaren kantari guziak, kaskoinak edo euskaldunak, pasatzen baitira. Momentu zoragarria izan da.




2026-08-08

San Fermin Erraldoiak

 Iruñea

2026ko uztailaren 11a

Iruñeko Erraldoien Konpartsa laguntzen


Aurten Iruñeko erraldoiak laguntzeko plazera izan dugu berriz ere.



Kalejira anitz jo behar izan ditugu eta Eiandek honako erreportaitxoa egin digu:


Atabalean Aritzek bere semearen eskuetan utzi gaitu zenbait kalejiretan eta, egia erran, Asier aitaren bide ona hartzen ari da.

Enekoren alaba ere lagun izan dugu, segidan atabalean hasiko zaigun beste gazte bat...


Baltsen bat interpretatzea egokitu zaigu hamarretakoa izan ondoren, egzukitan bainan zer ez ginuke eginen Rauli plazera emaiteko bere etxearen parean!