2017-09-28

Obanos

2017ko irailaren 2a

Herriko erraldoiak lagundu ditugu herriko pestak kari. Iosu ukan dugu bigarren botzan eta harekin normalki ari den Andres Garesko Gaiteroei "prestatu diegu", nahasketa pixka batek noiz behinka ez baitu kalterik egiten.






Bi banden artean Zentroko balkoietik baltseren bat eta Alemana jo ditugu Obanoseko haurrek haien erraldoiei heldu den urtea arte agurtzeko parada ukan zezaten.





Baionako argazki eta bideo guziak Flickr-en ikus ditzakezu

2017-08-08

Baiona

2017ko uztailaren 28tik 30era

Iaz Enekok justu egun batez dastatu zituen Baionako pestak, aurten aldiz hiru egun segidan egoteko parada ukan du baita besteak bezain bat gozatu.

Baiona 2017-07-28_30 Lehenbiziko goiza erraldoiekin pasatu dugu.



Ortziral eguerdia Saint Esprit auzoan iragan dugu momentu goxoak pasatzen, bazkari on baten ondoan musika pixka bat kafe-ttott edaten den bitartean.


Baiona ttipira itzulirik Kalostrapen ari izan gira aintzineko jana eta edana behar den bezala izerdituz.



Larunbatak eguraldi hobea ekarri digu eta diana jo ondoren erraldoiak lagundu ditugu berriz ere.


Aperitifa Baiona Ttipian jo dugu eta Zahakinen bazkari ederra egin dugu Mixel eta Haizaldiko adixkideekin. Ondoren talde haundia ginela baliaturik jendetzaren artean ausartu gira leku konplikatuetatik gaita jotzen.


Igandean diana jo dugu eta bazterrak hain lasai zirela baliatu dugu baltse baten bat jotzeko.


Musikari guzien desfilean parte hartu dugu eta ondoren, nola ez, eguerdiko aperitifa. Indarrak bazkariarekin berriz hartu eta bazkalondoa alegeratzen saiatu gira.



2017-08-05

Ika ika ika hemen dago korrika

Korrika Iruñera heldu
2017-04-09

Azkenean heldu zaigu Korrika Iruñera. Honen ospatzeko Iruñezaharretik barna ibili gira euskalzaleak dantzan jartzen. Hortarako Zaloaren laguntza ukan dugu atabalan.


Caminhada elkartasun pesta Iruñen

2017-04-02

Indiako eskolapioen eskola bat laguntzeko pesta den 20. Caminhadan parte hartu dugu Basakaitz Dantza Taldea laguntzen. Beñat ukan dugu atabalari.


2017-08-04

Paz de Ziganda Ikastolako Olentzero

2016-12-22

Paz de Ziganda Ikastolako haurrak eta Olentzero Atarrabiako karriketatik lagundu ditugu. Ondoren habalaber Ikastolako polikiroldegian bertako dantzari paregabekin aritzeko parada ukan dugu. Beste urtetan bezala Txuma gurekin aritu da plazer haundi bat izan baita berriz elkartzea.


Atarrabiako txistularien alardea

2016-10-09

Nahiz eta txistulari bakarra Eneko izan, Atarrabiako txistulariek haien artean onartu gaituzte pieza pare bat jotzeko.




 Argazki hauek uztailan pausatuko zitzaigun Enekoren aitak, Ignacio Lizoainek, hartu zizkigun, txistulari haundia iztaeaz gain argazkilari fina baitzen ere.

Atarrabiako pestak

2016-10-08

Betiko hotzak lagundu gaitu aurtengo pestetan. Beste laguntza paregabea izan dugu Ismaelen interpretazioarekin atabalan; bideoren bat ibili da watsapetik bainan berehala kendu da...

Uharteko pestak

2016-09-17
2016-09-23

Uharte Kantuz taldea herriko pestetan lagundu dugu: ostatu bakoitzean beti bezala kantatu da eta guk kalejirak jo ditugu tabernaz taberna giro paregabea sortuz. Gauzak biziki untsa joan dira Uharteko Gaiteroek zerbait ebatsi behar giniela uste izan arte: herriko bestak ez dira herriarena baizik eta Uharteko zenbait "Gaitero"-enak; beste baten bat irudiz ez gira ezta "Uharteko"ak ezta "Gaitero"-ak.