2008-05-01

Nafarroaren Eguna 2008

Aurten berriz Baigorrin izan gira Nafarroaren Egunean parte hartzen. Goizetik han ginen eta behereko plazatik abiatu den kalejiran jo dugu. Elizako plazan jantza jautzi batzuk dantzatu eta pena musikariek ez zituztela kontrajantzak eman zeren eta gure arteko zonbaitek parte hartuko zuten gogotik: xilo-xilo-xilo, xilo-xilo-xilo....

Basaizearen Bixentainean fresko eta goxo bazkaldu gira eta doinu bat jorik plazarat atera gira. Han bazen dantzari ugari eta Imanoli begiak.... eramaten zizkion zonbait neska gazte ere.

Halaber Irulegiko Irratiaren arta ukan ginuen, bitxi bukatu zen pieza bat grabatu ziguten eta elkarrizketa baten parada eman ere.







Argazki gehiago....mas fotos

No hay comentarios: