2018-08-14

Baiona

2018ko uztailaren 27tik 29ra
Pestak



Aurtengo pestetan jotzeko Iñaki ukan dugu atabalan laguntzeko; gainera Baionako erraldoiak ikaragarri gustatu zaizkio.


Dianaren ondorean ordu pare bat pasatzen dugu erraldoiak laguntzen.


Alta ere goiz batez euria ukan dugu eta aitzakia baliatu dugu Philippen gasna jastatzeko eta momentu goxo bat aterpean pasatzeko:


Katedralera hurbildu gira eta hantxe otoitz egiten oroitzen ez baikinen baltse bat arkupean jotzea komenigarriagoa iduritu zaigu:



Baionako argazki eta bideo guziak Flickr-en ikus ditzakezu



Iruñea

2018-07-11
San Fermin
Oberena dantza taldearekin Sarasate Pasealekuan

San Ferminetako arratsaldeak ez dira bakarrik zezenketak baizik eta dantza erakustaldi ederrak ere antolatzen dira, kasu honetan Oberena dantza taldearen eskutik. Egun hortan Hodei izan dugu atabalari.



Gure beste agerraldien argazkiak eta bideoak Flickr-en ikus ditzakezu

2018-08-11

Burlata

2018ko ekainaren 6a
Burlatan Kantuz 

Berriz ere Burlatan Kantuz laguntzeko parada ukan dugu eta egun hortarako gurekin Paz de Ziganda Ikastolan anitz jo duen duen atabalari haundi bat izan dugu: Igor

Ondoko argazkian klik eginez geroz Burlatako argazki guziak ikusten ahalko dituzu:

Burlata 2018-06-09

Gure beste agerraldien argazkiak eta bideoak Flickr-en ikus ditzakezu