2025-06-29

Olentzero

 Iruñea.- Club Natación

2024ko abenduaren 13an

Nahiz eta hain gazteak ez izan Olentzero gurekin hartzea haurrek bezain bat gozatzen dugu gure adinean ere. Hortarako Muthiko Alaiak Dantza Taldea lagun izan dugu aurten berriz ere.

Beste urteetako lagunak errepikatu ditugu: hor ginituen Peio , Imanol eta Julen. Aurtengo prestatu dugun eguberri kanta berriren bat jo dugu...

... nahiz eta gainerateko errepertorioa berdina izan.



Halaber dantzariak lagun ditugu gaita...

... edo txirula joz.


Olentzerok haurrei goxokiak eman dizkio eta guri argazki pollit bat.



2025-06-28

Haizaldi Eguna

 Iruñea

2025eko maiatzaren 27a

Aurtengo Haizaldi Egunak hasiera bitxia ukan du Iruñeko Udalak erdigunean bakarrik bi diana ibilbide baimendu baitizkigu (talde gehiago izanaez geroz auzoetarat joan beharra): Eskola hiri zaharretik ibili da eta gu oraindik erori ez diren Los Caidos-etik Gazteluko Plazaraino. Tarte hortan zonbait aldiz gelditu gira auzoak jazartzeko.



Gero elkartearen aintzinean bildu gira hamarretako goxo goxoa jateko bazkide guziak eta Baionako Zahakin elkartetik jin zaizkigun adiskideekilan. Udalaren debekuaren beldurrez kafearen inguruko lehenbiziko piezak jotzeko dudak izan dira bainan azkenean betiko giroa sortu dugu.

Haizaldi Egunari eta Zahakinekin dugun elkartrukeari forma gehixeago emaiteko talde argazkia egin dugu.


Ondoren kalejira jotzen ausartu gabe triste triste bermuta edaterat joan gira eta hor, hurrup eta klikaren poderioz jotzen hasi gira berriz ere.


Tabernaz taberna hain beste ibiliz gosea sartu zaigu eta Gureleku elkarterat bazkaiterat joan gira horko bazkidea dugun Mikelek gomitaturik: leku ederra eta bazkari ederragoa!


Zahakinekoek gose joan direla ez dute erranen.


Bazkal ondoren eta debekurik ez ginuela baliaturik bazkide zaharrek eskolako gazteekin pieza baten bat jo dugu eta betiko bazkalondoa montatu da.

2024-08-11

Baionako bestak

 Baiona

2024ko uztailaren 11a eta 12a

Aurtengo besten datek San Ferminekin bat egin dute eta Iruñetik eskapatu izan behar dugu; jendeak ea zer demontre ari ginen Baionan behin eta berriz galdegin digu eta azalpen gero ta bitxiagoak eman dizkiogu.

Betiko zubitik sartu gira Baionan eta betiko argazkia egin dugu; gainera Mikel gure aurtengo atabalaria nolabait bataiatu behar ginuen, bere lehenbiziko aldia baitzen Baionako pestetan! 


Egitaraua errepikatu dugu dianarekin hasiz eta gero erraldoiak lagunduz.





Erraldoiak herriko etxean Leon Erregearekin utzi ondoren aperitifarekin hasi gira ez baita lan makala, dantzak jo ditugu baina ez dugu dantzari haundirik ikusi.




Hala ere kantariak atxeman ditugu eta geroxeago ere txistulari finak.


Aurten ez dugu Zahakinen bazkaltzeko parada ukan gure horko adixkideak San Ferminetan baitziren, hau plan bitxia: Iruñekoak Baionako pestetan eta Baionakoak San Ferminetan, nork daki zer logika duen hunek!



2024-06-25

Kattalin eta Andoniren ezteiak


 Atarrabia

2024ko ekainaren lehena

Peioren alaba Kattalin Andonirekin ezkondu zaigu eta senideek Agurra dantzatu diote eta guk jo. Hortarako Diego lagun izan dugu 3. gaitan.



Agurraren konponketa hau Haizaldiren inaugurazioan estrenatu ginuen 1997an eta geroztik, nahiz eta disko batean grabatu, ez dugu kalean jo, hau zen freskatzeko parada ederra!






Noain

 Noain

2024ko ekainaren 8a

Arrosadiako erraldoi ttipien konpartsa lagundu dugu Noainen; Oier ttipia ukan dugu atabalean, hala ere atabalari haundia heldu dela somatzen da.


Itzuli luzea egin dugu Noaingo karriketan hainbat kalejira joz.





  Gure txanda izan denean, eguerdi inguruan, bals bat jo diegu itzalpea ahal zen bezala harrapatuz.






2024-06-23

Haizaldi Eguna

 Iruñea

2024ko maiatzaren 11a


Haizaldi Eguna ospatzen hasteko diana jo dugu iri zaharrean barna.




Honekin goxea egin dugu eta Haizaldiko beste kideekin elkartu gira hamarretako ona dastatzeko, kafea eta onddokoa ahantzi gabe.


Untsa aserik denak elkarrekin gaita-poteoa egin dugu bazkari on batekin bukatzeko.



2024-01-01

Olentzero

 Iruñea, Club Natación

2023ko abenduaren 23a

Olentzerok Club Natacion-ari bisita egin dio Muthiko Alaiak Dantza Taldearen eskutik



Olentzero Clubetik kanpo topatu dugu eta barneraino lagundu dugu.


Barnean ginenean Muthiko Alaiak taldearen dantzariek Pilindros dantzatu dute.






2023-07-30

Baionako pestak

Baiona

2023ko uztailaren 27a eta 28a 

Baionako pesten egitaraua pixka bat aldatu dugu aurten: dianak jotzen genituen bitartean katedraleko kalostrapetik pasatu gira eta, otoitzik ere bota gabe, argazki ederra atera dugu.



Diana bukatu ondoren Leon Erregearen kortea diren erraldoiak lagundu ditugu.





Gure arrakasta hain haundia izan da nun eta hara! prentsan ere agertu gira:



Erraldoiekin bukatu ondoren aperitifa dagokigu eta, egia erran, hainbeste jo eta, zonbait traguk ez dute kalterik egiten.


Berez argazki hau Mediabaskeko argazkilariak utzi digu eta Berrian agertu da (ez dakigu argazkilaria ostatuan zen bitartean kazetaria Karrikaldian zegoen... prentsak dituen gauza bitxiak): Berrian artikulua

Katedralarekin ideia finkoa dugula usteko duzue bainan bere sarrerako arkupean jotzea mementu berezia da, duen soinuaregatik eta pestazaleengandik pixka bat urruntzeko... ez sobera luzaz.


Zahakin elkartean bazkari ona eskaini digute, konpainia hobearekin eta, sorbete txanda jo eta edan ondoren, Baionako pestei agurra eman behar izan diegu.



Gaita-poteoa

 San Fermin

2023ko uztailaren 7a


Aurtengo San Ferminetan ez zen gaita-poteoa faltako. Zaldiko Maldikon jende gaitza bildu da eta dantzan jarri ditugu.


Aritzen laguntza gozatzeaz gain bigarren belaunaldia ere prestatzen ari dela erakutsi digu.