2023-07-30

Baionako pestak

Baiona

2023ko uztailaren 27a eta 28a 

Baionako pesten egitaraua pixka bat aldatu dugu aurten: dianak jotzen genituen bitartean katedraleko kalostrapetik pasatu gira eta, otoitzik ere bota gabe, argazki ederra atera dugu.



Diana bukatu ondoren Leon Erregearen kortea diren erraldoiak lagundu ditugu.





Gure arrakasta hain haundia izan da nun eta hara! prentsan ere agertu gira:



Erraldoiekin bukatu ondoren aperitifa dagokigu eta, egia erran, hainbeste jo eta, zonbait traguk ez dute kalterik egiten.


Berez argazki hau Mediabaskeko argazkilariak utzi digu eta Berrian agertu da (ez dakigu argazkilaria ostatuan zen bitartean kazetaria Karrikaldian zegoen... prentsak dituen gauza bitxiak): Berrian artikulua

Katedralarekin ideia finkoa dugula usteko duzue bainan bere sarrerako arkupean jotzea mementu berezia da, duen soinuaregatik eta pestazaleengandik pixka bat urruntzeko... ez sobera luzaz.


Zahakin elkartean bazkari ona eskaini digute, konpainia hobearekin eta, sorbete txanda jo eta edan ondoren, Baionako pestei agurra eman behar izan diegu.



No hay comentarios: